2016-12-22

2016-12-02

ABENDUAK 3: MUNDUKO EUSKALDUNAK

Gure ikastetxean munduko toki guztietatik etorri garen haurrak bildu gara: Hego Ameriketatik , Txinatik, Afrikatik...

Gure gurasoek ez dakite euskaraz, gure ingurugiroan ez dugu euskaraz entzuten eta guk zoritxarrez ez daukagu euskaraz egiten diren ekitaldi askotara joateko aukerarik. Baina GURE IKASTETXEAN euskara maitatzen ikasi dugu. Eta poliki- poliki euskaraz hitz egiten saiatzen gara esfortzu handiz. Eta gu euskaldunak gara, munduko euskaldunak : euskara bihotzean eta ahoan eduki nahi dugulako.

Eta horregatik gaur Euskararen Nazioarteko egun honetan, Presentación de María ikastetxeko ikasleok gure mezua zabaldu nahi dugu MUNDURA:  

"OHEAN, ZUTIK, ESERITA ALA ETZANDA, BIKOTEAN ZEIN LAGUNEKIN, BAKARRIK- BAKARRIK- BAKARRIK, AZKAR, ASTIRO, OZEN, BAXU, GOIAN, BEHEAN, BERDIN DIO NOLA! EUSKARAZ HITZ EGITEA ZORAGARRIA DA!


2016-12-01

EUSKERA BATZORDEA 2016

Aurten gure ikasle batzordea berrantolatu dugu. DBH-ko 6 ikaslek osatuko dugu batzorde hau  eta  hilean behin bilduko gara, patio orduan, hilabeteko 2.asteartean eta beharrezkoa denean premia badago.
Gure batzordearen funtzioak huek izango dira:

- Ikastetxeko paisaia euskaraz dagoen konprobatu
- Euskarari bultzada ematen saiatu, bai ikasle eta irakasleen artean
- Euskaraz egiteko jarduera ezberdinak proposatu.
-Euskararen eguna, Santo tomas, Gabonak, Ihauteriak, Agate Deuna, etab. ospakizunak prestatzeko ideia berriak ematen saiatu.



ir arriba