2015-12-17

ABENDUAK 21, SANTO TOMAS



Santo Tomas Azoka


San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki, baina baita ere Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian eta beste herri batzuetan. 
Historian baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal  kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, Santo Tomas                                                                                                   jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.

2015-12-01

EUSKARAREN EGUNA

OSTEGUNEAN, ABENDUAK 1, EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU IKASTETXEAN ETA IKASTETXETIK KANPO. ZONALDEKO BESTE IKASTETXEEKIN ZUBIRIK ZUBI JARDUERA EGINGO DUGU. GU ERRIBERA ZUBIAN EGONGO GARA, ANIMATU ETA ETORRI!!!!!



2015-11-05

4.DBH- TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK

TXISTEAK


1.      Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da    hizketan:
– Maria, hemen al zaude?
– Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
– Andres, hemen al zaude?
– Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago
– Xabier , hemen al zaude?
– Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
– Denak hemen al zaudete?
– Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
– Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?


2.      Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:

– Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da:  matematikan 10 atera dut.    
     – Oso ongi, oso ongi!
     Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
– Ba, lehenengo notizia gezurra dela.


3.      Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa. 

– Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?     
– 208, jauna – erantzun du ikasleak.
– Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala

   giza gorputzak?
– Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.


4.      Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetu dio :

– Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?     
– Anderenoak zigortu egin nau …
– Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?
– Bere galderei erantzuteagatik.
– Gaizki erantzun diozu, noski …
– Ez, ez. Nik ondo erantzun diot …  Zeinek sartu duen sagua bere poltsan
   galdetu du eta nik izan naizela erantzun diot.


5.     BERDELAK HAZI
– Ama, egia al da arrainak oso azkar hazten direla?
– Joan den igandean zure aitak harrapatu zuen berdela, behintzat, 10        zentimetro luzatu da egunero.
 

6.     Nor da James Bonden anai goxoena?
        Ibon Bombom



ASMAKIZUNAK


1.Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.
Erantzuna: Mihia


2.Txoko batean
musika nota bat
tea hartzen ari da.
Zer da?
Erantzuna: Txokolatea



3.Mahaira atera ohi dira
ez da jaten ezta edaten
bai ordea ebaki eta banatzen
Zertaz ari gara?
Erantzuna: Kartak


4.Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.
Erantzuna: Kanpaia


5.Maindire bat, harizkoa ez ;
guztia estaltzen du eta ura ez. 
Erantzuna:Elurra.


6.Buru handia, baina leporik ez;
ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
Erantzuna: Bonbilla


7.Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
Zer naizen badakizu?
Erantzuna:Sudurra


Fabiana

2015-11-04

2015-2016 IKASTURTERAKO HOROSKPOA

4.DBH-ko ikasleok ikasturte honetarako horoskopoa idatzi digute






Ekin gogor, ikasturtearen hasieran zaude oraindik eta!!! Ez zara damutuko.

Larru kontuetan zortea izango duzu 
eta karaokea kantua!!!







Ez argaldu gehiago horrela oso ondo zaude eta. Halako txatxukeriak!!!
Maite duzun pertsonari maite duzula esan. 













Neguan nekeak jota ibiliko zara, goibel eta malenkoliatsu. Burua beste zerbaitetan jartzea komeni zaizu distraitzeko








Ez duzu mutilik edo neskarik aurkituko herrengoko festetan. Osasun aldetik, bitaminak hatu udazken honetan indarrik ez galtzeko.










Ez jan hainbeste txokolate, kalte egileaz gain komunera joateko arazoak ekarriko dizkizu gainera .Gabonak arte-edo ez zaizkizu maitasun tristeziak gainetik kenduko ikaskeeti ekin, ahaztu bihotz kontuak. 







Kontuz okela jaten baduzu, okerreko zulotik joan dakizuke eta!!!
Lasai egon, nekea eta aspergura laster pasatuko zaizkizu zure begietako loretxo eder horrek keinua egitean! Adi egun, ez utzi pasatzen!!!






Lorez lore bazabiltza, azkenean inork ez zaitu maite izango.
Kirol gehiegi egiten duzunez, nekatuegi ibiliko zara. Hartu atseden!!!







Neska edo mutil horren atzetik ibiltzeak ez dizu batere onik egiten, desesperatu besterik ez!
Alferrikakoa da eta gainera ez zaitu merezi, jarri inadarrak eta kemenak beste toki batean.
Kontuz mateko azterketetan, uste baino gogorragoak izando dira eta!!!



Asko ikasten duzun arren, notak ez dira batere onak. Baina zuri bost! Zure azukre koxkorra zeure esanetara duzu adurra dariola! Ayyyyyyyyyyyyyyyyy, zein poza!!!!!
Zorionekoa zu!





Maite duzun pertsona gero eta gertuago dago eta ez zara konturatzen.
Familian arazoak? Ez urduritu! Halakoa da bizitza, gaur negar, bihar barre!
Animo!






 Zure inguruan gertatzen denaz konturatzea komeni zaizu.

Et,et,et! Ez pasatu klasekideekin,bulling-a ez dago ondo eta!







Oso alperra zara eta beti, komunera joaten zara klasera ez joateko. Egunen batean harrapatu egingo zaituzte.  Ken itzazu txima luze horiek begietatik  ez duzu ezer  ikusten, motel! Bernak erakutsi nahi dituzula,bada negua ateetan daukagu eta kriston hotza egingo duela diote,atera borregitodun jakea.


2015-10-29

BEGANOEN NAZIO ARTEKO EGUNA

ASTEBURU HONETAN, BILBON, BEGANOEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DA.
IGANDEAN, AZAROAK 1 ETA EGUN GUZTIAN ZEHAR HAINBAT EKINTZA EGONGO DIRA.
SOMERA KALEAN PINTXO DASTAKETA EGONGO DA GOIZEAN.


2015-09-30

ONGI ETORRIAK !!!

KAIXO ETA ONDO ETORRIAK IKASTURTE  BERRI HONETARA.


2015 - 2016 IKASTURTEA PROIEKTU ETA PLAN BERRIZ JOSIRIK DATOR, BERAZ ANIMO ETA AURRERA!!

2015-04-24

TOPAKETAK IRUNEN

DBH 4.MAILAKO IKASLEAK IRUNEN EGON GARA "HIJAS DE LA CRUZ"eko BESTE IKASTETXEEKIN.
EGUN POLITA PASATU DUGU ETA JENDE BERRIA EZAGUTU.


Goizeko 10etan heldu gara eta taldeetan banatu gaituzte. Iharduera bat egin dugu etaa 12etan meza izan dugu. Meza bukatu denean bazkaltzeko ordua heldu da eta momentu hau aprobetxatu dugu beste ikastetxeetako ikasleak ezagutzeko. 14.30etan ginkana bat egin dugu, oso dibertigarria izan da.
Eguna ondo bukatzeko argazkia atera digute, eta Bilborantz abiatu gara.
Oso ondo pasatu dugu, egun bikaina izan da!

2015-03-26

KORRIKA TXIKIA GURE IKASTETXEAN

Gaur gure ikastetxeko DBH 4.mailako ikasleak, "Txis pun korrika"abestia dantzatu diete Haur Hezkuntzako ikasleei.

Primeran pasatu dugu guztiok!! Gora gu eta Gora Korrika!!



2015-03-25

KORRIKA PETOAK MARGOZTEN

AITABITXI ETA AMABITXI LANETAN!















2015-02-28

ZEIN DA ZEIN?

Zein da Zein? lehiaketaren 3. edizioa.

2015-02-24

Txisteak



Badoa neska txiki bat eta esaten dio kalean topatzen duen mutil handi bati:
- Aizu jauna, esango zenidake mesedez zenbat falta den metrorako?
      - Ba hamar bat zentimetro edo.




Hippy itxurako gazte iletsua denda batean sartu da:
- Praka bakeroak nahi ditut.
- Nolakoak nahi dituzu, udakoak ala negukoak, oso estuak ala zabalak?
- Jantziak daramazkidan bezalakoak.
        - Barkatu, baina hemen saltzen ditugunak garbiak daude denak … 





Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute usainik.
- Hori ez da posiblea. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
- Pppppprrrrrrrrrrr!
- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
- Ipurdian?
      - Ez, gizona, sudurrean. 




Bazen manikomio bat. Egun batean hango zuzendariak galdetu zion zoro bati:
- Zer egingo zenuke sudurra kenduko banizu?
- Ba ez nukeela ikusiko.
- Baina nola ez zenukeela ikusiko?
      - Bai, ezin izango nukeelako betaurrekoak sudurrean jarri. 



DBH1
ir arriba