2014-04-09

Haikuak


Zu eta munduaren artean aukeratu beharko banu
mundua aukeratuko nuke ze nire mundua zara zu 




Ez dut urik nahi, ez dut nahi ardorik
ahoan musu bat nahi dut soilik



Bidea luzea izan arren
denon artean bakea lortuko dugu


DBH 1

2014-04-08

APIRILAK 7 - 11, EUSKARAREN ASTEA

Aste honetan euskararen astea ospatzen dugu Santutxu Txurdinaga auzoetan. Ikasmaila bakoitza iharduera ezberdin bat egitera joango da, eta ostegunean, Apirilak 10, arratsaldez gure ikastetxean euskararen astea ospatzeko jaialdi bat antolatu dugu.Gonbidatuta zaudete!!


2014-04-04

Juan Crisostomo Arriaga

Juan Crisostomo Arriaga
Bilbao (1806 - 1826)

  http://www.españaescultura.es/es/artistas_creadores/juan_crisostomo_arriaga.html




Berlioz frantsesa Arriaga baino hiru urte lehenago jaio zen. Aldi berean egon ziren biak Parisko Kontserbatorioan, baina ez zuten nonbait batere harremanik izan.
Berliozek ez du, behintzat, aipatzen garai haietako bere idatzi ugarietan. Ulertzen da, nolabait ere: bi izaera eta bi ideologia guztiz desberdinak dira. Arriagak klasizismoaren amaiera markatzen du; Berliozek, berriz, erromantizismoaren hasiera.


Arriaga Bilbon jaio zen, Mozart 50 urte lehenago jaio zen egun berean, urtarrilaren 27an. Aitak, organista baitzen, eman zizkion musikako eskolak, eta, seguru asko, baita pianokoak ere. Katedraleko biolinista batek irakatsi zion biolina.


11 urte zituela okteto bat ondu zuen, Nada y Mucho izendatu zuena; eta 12 urterekin noneto bat, Obertura esaten zaiona, eta 13 urte zituela bere opera bakarra, Esklabo zoriontsuak. Opera horren obertura famatu zoragarria, Arriagak 4 urte geroago Parisen berregingo zuena, maisulan bat da.
Esklabo zoriontsuak Bilbon estreinatu zela, arrakasta handiz, 1820an esan izan da beti. Baina azkenaldi honetan egin diren azterlanek frogatu dute kontraesan asko daudela estreinaldi horretaz mintzatzen diren albisteetan, eta, hortaz, datu hori eztabaidagarria gertatzen da. 


15 urterekin, 1821eko udazkenean, Arriaga Parisa joan zen ikastera, hura baitzen garai hartan Europako musikaren zentroa. Luigi Cherubini musikagilea zen Kontserbatorioko zuzendaria, eta estilo guztiz kontserbadorea eman zion eskolari, barne-araudi zorrotz gogor batekin…
Hura guztia Berliozen eta Cherubiniren arteko etsaitasun agerikoaren zergatia izango zen, Berlioz askoz ere liberalagoa baitzen, eta horrek azalduko du agian Berliozen eta Arriagaren arteko harreman eskasa, bilbotarra Cherubiniren aldekoa baitzen.


Arriagak hainbesterainoko aurreramenduak egin zituen, non, sartu eta handik bi urtera, “repetiteur” izendatu baitzuten, hau da, ikasturte osoan zehar Kontrapuntu eta Fugako eskoletako arduraduna izan zen; alegia, irakaslea, nahiz eta azken azterketak haren ardurapekoak izan ez. Urte haietan, oso litekeena da Arriagak eta Rossinik elkar ezagutu izana. Izan ere, Rossini Parisa joana zen orduan, eta harekin joan zen bere tenor kuttuna ere, Manuel García. García Arriagaren lagun handia zen, eta, hala, ez zen harritzekoa izango horri esker biek elkar agurtu eta ezagutu izana…


Parisko aldi horretan, ikasketak egiteaz eta eskolak emateaz gainera, Arriagak bi maisulan ondu zituen: hiru Hari-koartetoak (1824), aitari eskainiak; irakaslearen iritziz –Fetis musikagilea-, “ezin da ezer asmatu koarteto hauek baino berriago eta dotoreagorik”. Eta beste egile batek ondoko hau dio: “Arriagaren koartetoek musikagile hau ospetsuen mailan jartzen dute, haiek bizirik edo hilik egon…”
Koartetoen maila berean behar da ipini Sinfonia re-n, 1825ekoa, Arriagaren lan sinfonikorik garrantzitsuena, “vienar urrin” agerikoa zuena…
Bi obra hauek, Esklabo zoriontsuak operaren oberturarekin batera, izan ziren egile honen lan nagusiak, eta historiara igaroarazi zutenak.
 

Arriaga Parisen hil zen, 20 urteak bete gabe, lan gehiegizkoaren, akiduraren eta agian baita biriketako tuberkulosi baten ondorioz ere. Hilobi komun batean lurperatu zuten, Montmartreko hilerrian.

DBH 1

2014-04-01

HAIKU LEHIAKETA

Zer da haiku bat?Haikua jatorrian japonierazko olerki mota bat da, 3 bertsolerrotan antolatuta eta 17 silabek osatua (gutxi gorabehera). Deskribapen objektiboa egiten dute haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak eragitea izaten da deskribapen horren azken helburua.

Nola hartu ahal duzu parte?

  1. Argazki bat egin eta eman iezaiozu izen bat.
  2. Argazkia jpeg formatoan gorde.
  3. Argazki horri buruzko haiku bat idatzi.
  4. Argazkiari eman diozun izen berberaz, word formatoan gorde.
  5. Zure argazki eta haikua euskara irakasleari helarazi.

Nola egin haiku bat?
  1. Hautatu duzun argazki polit horri ondo begiratu eta une batez pentsatu: Zer sentiarazten dizu argazki horrek? Zer dakarkizu burura? Zerekin lotzen duzu? Norekin gogoratzen zara ikustean?...  
  2. Orain hausnarketa horiek hitzetan jarriz egin zure zirriborroa.
  3. Azkenik, har ezazu idatzi duzun hori eta haiku bihurtu. Ez ahaztu haikuaren  definizioan irakurritako ezaugarriak.
  4. Adibidea:
     

     
     
     
     
     
     
    Zerua eta itsasoaren
    harian
    irla funanbulista

ir arriba