2014-02-19

EUSKAL IHAUTERIAK

 Euskal ihauterietako pertsonaiei buruz informazio gehiago izan nahi baduzu hurrengo orrialde haun bizitatzera gonbidatzen zaitugu. Benetan bikaina!

 http://aggoiti.wix.com/euskal-herriko-ihauteriak#!


2014-02-06

BIZI-BIZIRIK



Bilboko alde zaharraren bihotzean, Ronda eta Solokoetxe kaleen artean orain dela 150 urtetik Presentación de María ikastetxea kokatzen da.

Gure familia txiki honetan  Afrikatik gatoz,  Txinatik, Hego-AmeriketatikEuskal-Herritik... Gure ikastetxean euskara maitatzen ikasiko duzu eta muga guztien gainetik munduko pertsona guztiak errespetatzen. Kopuruz ikasle eta irakasle gutxi garenez denok ezagutzen gara. FAMILIA BATEN PARTE ZARELA SENTITUKO DUZU!

Hemen txiki eta handi, irakasle eta langile denok elkarrekin ikasten dugu barre, irri eta algara artean.Taldean lan egitea gustatzen zaigu eta proiektuen bitartez gure ezagutzak eraikitzen joatea.Guretzat familiek garrantzi berezia dute eta gure eguneroko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. 

Kopuruz "txiki" izan arren gure helburu:  MUNDUKO HERRITAR IZATEKO PERTSONA" HANDIAK" HEZITZEA DA. 

ZATOZ GURE IKASTETXEA EZAGUTZERA ! BIZI, BIZIRIK GAUDE bide luze honetan aurrera jarraitzeko prest.





2014-02-03




AGATE DEUNA  2014






ASTEARTEAN , OTSAILAK 4, IKASTETXEKO HH ETA LH ko IKASLEAK ABESTERA IRTENGO DIRA
(10.30etan) GONBIDATUTA ZAUDETE,

ETORRI!!!!

AGATE DEUNA


Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona hemen guk Ikastolan kantatzen duguna.







AGATE EDUNA EGUNEKO KOPLAK ENSIATZEN

Otsailaeren 4an Agate Deunaren  bezpera da eta ohitura zaharrari jarraituz Solokoetxe eta Alde Zaharretik zehar koplak abestera irtengo gara Presentación de Maria ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat. Jada egunak daramatzagu ensaitzen egun honetan behar bezala abesteko.


ir arriba