2012-06-13

UDAKO SOLSTIZIOA

 

Gabonak igaro eta handik sei hilabetera udako solstizioa heltzen da, urteko egunik luzeena eta beraz, gaurik laburrena da. Hau da, eguna luzeagoa da eta beranduago iluntzen du. Hori, ekainaren 21ean gertatzen da. Egun horretan uda hasten dela esaten dugu. San Juan jaiak egun hori ospatzen du. Europa osoan ospatzen den jaia da .


Antzina-antzinatik udako solstizioak garrantzi handia izan du. Iparraldeko hemisferioan urteko gaurik laburrena da eta horrek esan nahi du argitasuna iluntasunari gailentzen zaiola. Urtean eguzki ordu gehien dituen eguna da, eta horregatik, eguzkiari eskainitako gurtze eguna zen.




Gero, egun hori San Juan bezperan (ekainaren 23an) ospatzen hasi zen.Egun horretatik aurrera egunak laburragoak eta gauak luzeagoak izangodira. Bestalde, udari ongi etorria emateko gaua dela esan daiteke. San Juan bezperako gauaren protagonista sua da. Gau berezia da Euskal Herrian, lehengo pentsaera eta bizimoduan oinarrituz, sua gauza txarretatik aldentzeko eta gauza onak babesteko egiten zen. Mendezmende, magia pixka batekin, belaunaldiz- belaunaldi hedatu den ohiturada. Horrela, urtea ondo joango zela pentsatzen zuten.

Ohiturari jarraituta, jendea suaren inguruan batzen da gaitzak aldendu nahian eta horretarako suaren gainetik salto egiten dute. Aurrerantzean urte on bat izateko, usadioaren arabera hiru aldiz egin behar omen da jauzi suaren gainetik . Hori bai, salto kopuruak bakoitia izan behar du.Jendeak, suaren inguruan batzen denean, honako hitz hauek eskaintzen dizkio suari:


"San Juan, zelan etorri, halan joan"
“San Juanetan eguzkiak dantzan”
Egunik luzeena San Juanena; gaurik luzeena, Santa Luziena.


Euskal Herrian San Juan eguna oso egun handia da eta milaka urtetako tradizioak gordetzen dira egun horri loturik: ihintzak bustitako belarraren gainean oinutsik ibiltzeko edo bainatzeko ohitura, urte osorako osasuna emateko; elorri zuriaren eta lizarraren adarrekin ateak eta leihoak edertzeko ohitura, etxea tximisten aurka babesteko; edo herriko plazan San Juan arbola izenekoa jartzea.


Udako solstizioa beste modu askotan ere ospatzen da munduan zehar. Esaterako, ekainaren 21an Musikaren Europako Eguna ospatzen da 1982an egin zuten lehen aldiz, Frantzian. Handik aurrera Europako ehunka hirik bat egin zuten ospakizunekin, baita euskal hiriek ere.

Hemen ipini ditugu zuek ikusteko  San Juan eguneko dantza, abesti eta ohitura batzuk:

SAN JUAN ZORTZIKOA
http://www.youtube.com/watch?v=8pIYn-J39XI
AZERI DANTZA (HERNANI)
http://www.youtube.com/watch?v=OVEQCpXgTYY&feature=related
SAN JUAN INGURUKO DANTZAK ETA OHITURAK
http://www.youtube.com/watch?v=WrrgtkQoSj4&feature=related
SAN JUAN ABESTIA, ARRASATE (GIPUZKOA)
http://www.youtube.com/watch?v=h4nJboCwhiM

ONGI ETORRI UDA!

ONGI ETORRI UDA!

Datorren Ekainaren 21ean udara hasiko da, ikasle guztion urtatorik gogokoena. Oporrak, hondartza, eguzki goxoa....


Baina ba al dakizue nondik sortzen diren urtaroak eta zergaitik justu ekainaren 21 ean hasten den uda?


Ekainaren 21ean ipar hemisferioan udako solstizioa ospatzen da. Baina zer dakizue honi buruz? Zergatik sortzen da?

Nahiz eta gu ez konturatu, Lurra momentu oro mugitzen da. Ez hori bakarrik mugitu ez ezik, ziztu bizian mugitzen dela ere esan dezakegu! Baina gu ez gara konturatzen eta horregatik mende eta mendeetan zehar gure arbasoek gu munduko zentroa ginela eta geldi-geldi geundela uste izan zuten. Baina astronomoak konturatu ziren ez zegoela modurik zeruko gorputzen mugimenduak azaltzeko, Lurra bera mugitzen zela ondorioztatu gabe. Zeruari so eginez konturatu ziren Lurra bera mugitzen zela eta gainera, bi mugimendu zituela: bata bere inguruan biratuz; eta bestea, eguzkiaren inguruan. Mugimendu edo higidura horiek aztertuz zerbait gehiago ikasiko dugu. Eguzkiaren inguruan Lurrak egiten duen higidura ia borobila den orbita da. Mugimendu horri Translazio higidura deritzo eta 365 egun eta 6 orduan burutzen da; hau da, urtebetean. Iraupen horri horrela deitu ohi diogu. Sei ordu horiek, lau urterik behin baturik, bisurtearen 366. eguna osatzen dute.Translazio higidurak eta gorago aipaturiko biraketa ardatzaren
inklinazioak (23,5º) urtaroak sortzen dituzte.

Uda: ekainaren 21ean hasi eta irailaren 23an amaitzen da.Egunak oso luzeak dira eta eguzkitiko izpiak ia bertikalaklurreratzen dira Ipar hemisferiora. Hori dela eta uda dugu Iparhemisferioan. Ekainaren 21a udako solstizioa dugu eta urteko egunik luzeena.

 SAIOA.DBH-3 LAGUNTZA GELAKO IKASLEA

EKAINEKO ESAERA ZAHARRA


Kurtsoa bukatzeko esaera aproposa:

"GAIZKI ESANAK BARKATU, ONDO ESANAK ONDO HARTU".

ir arriba