2012-03-20

KAIXO UDABERRIA!



UDABERRIKO OLERKIA

Udaberrian dotore
soinean mila kolore
erleak xurga
txoriak kanta
begira han zenbat lore!


UDABERRIKO KANTA


(bat, bi, hiru, lau kantuaren doinuaz)

Eguzki amandrea
zer dakarzu berri?
Negua joan da eta
orain udaberri




UDABERRIKO ATZAMAR JOLASAK

Urrezko tximeletatxo (tximeletatxo bat egin bi atzamar lodiak elkartuz)
udaberriko laguntxo
hartuizu larrosatxua (esku baten barrutik bestearekin kapulutxo bat atera eta zabaldu)
zuretako oparitxua (norbaiti eskaini)

BUKATU DUGU ARRAIN GORRIAREN IPUINA IDAZTEN

Jada bukatu dugu gure ipuina idazten, oso esperientzia polita izan da ikastetxeko ikasle guztien artean ipuin hau idaztea.

 Eskerrik asko ipuin hau idazten saiatu zareten ikasle eta irakasle guztiei eta batez ere eskerrik asko !andereño Mari Carmen zure marrazki politengatik.

Eta zer ikasi dugu esperientzia honetatik? ba denok batera taldean lan eginez, gauza polit politak egiten ditugula.

BILBON 2012 ko Martxoaren 20a

2012-03-05

MARTXOKO ESAERA ZAHARRA

Euria eta eguzkia, erromako zubia.

ir arriba