2012-01-23

SANTA AGEDA

Ir a descargar
Santa Agueda bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.

Hona hemen beste bertsio bat: Abesbatza "Artzandapetarrak"

SAN SEBASTIAN EGUNA

Urtarrilaren 20an San Sebastian eguna ospatu zen eta Presentación de María Ikastetxeko DBH-ko ikasleek oso ekintza politak egin zituzten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen zikloko ikasleei San Sebastian eguna zer den azaltzeko.

DBH 1eko ikasleek ipuin bat asmatu zuten eta gero DBH 2ko ikasleak irudiak egin zizkioten ipuinari. Gero ipuina Haur Hezkuntzakoei kontatu zieten, oso ekintza polita izan zen eta denak oso ondo pasatu zuten.

Hemen usten dugu ipuinaren bideoa eta ordenagaliuan egin dugun moldaketa txiki bat zuek ikusteko.

SAIOA 3.DBH
DONOSTIAKO DANBORRADA[1]
ir arriba